Alberto Gastesiren 'Singular' filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

58. Sitges Film Festival-ean pasa den hilaren 12an estreinatu ondoren, Singular filma azaroaren 28tik aurrera ikusi ahal izango da zinema areto komertzialetan. Alberto Gastesi zinemagile donostiarraren bigarren film luzea da, eta bi aktore ezagun ditu protagonista: Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey.
Thriller bat da eta adimen artifizialak ordezka gaitzakeen planteatzen du. Hau da filmaren sinopsia:
“Semea hil eta hamabi urtera, Dianak eta Martinek asteburu batez aintzirako beren etxe zaharrean berriz elkartzea erabaki zuten. Adimen artifizialean aditua da, lanbidea utzi zuen zibilizaziotik erretiratuta bizitzeko. Seme zenaren antz misteriotsua duen gazte misteriotsu bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak agertzen dira. Familiaren iraganaren araberakoa izan daiteke etorkizun bat izatea”.