Amara Berriko egoiliarrentzako 144 aparkaleku berriak margotzen ari dira

Errondo pasealekuaren berrantolaketa lanen barruan, Donostiako Udala astelehenean hasi zen Amara Berriko egoiliarrentzako 144 aparkaleku berriak margotzen, zehazki, Olaeta kalean (77 plaza) eta Karlos I.aren hiribidearen taulapean (67 plaza).
Faseka egingo dituzte aparkaleku horiek margotzeko lanak, eta hurrengo asteetan zehar joango dira bukatzen, “baldintza meteorologikoen arabera”. Horrez gain, motorrentzako erreserba berriak ere sortuko dituzte, eta kale horietako mugikortasun urriko pertsonentzako plaza publikoak berrantolatuko dituzte.