GOE eraikineko beirateetan hegaztien heriotzak saihesteko elementuak eskatu ditu Eguzkik

Basque Culinary Center erakundeak Manteon inauguratu berri duen Gastronomy Open Ecosystem (GOE) eraikinak beirate handiak ditu bere fatxadetan, eta horiek dagoeneko hegazti baten heriotza eragin dutela salatu du Eguzki talde ekologistak: “Txoritxo batek talka egin du eta hil egin da. Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Europako txori txikienetarikoa da eta milaka kilometro egin ditu Manteon zegoen parkera itzultzeko, kristal puskaren aurka talka egin duen arte”.
Atzo inauguratu zen BCCeko GEo-aren aurka txoritxo batek talka egin eta hil egin da. Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Europako txori txikienetarikoa da eta milala KM egin ditu Manteoko parkera itzultzeko, kristal puskaren aurka talka egin duen arte.@DSS_Ingurumena pic.twitter.com/74xA6FZ1OL
— Eguzki (@EguzkiEH) October 21, 2025
Hori dela eta, eremu urbanoetako beste beirate askotan egiten den moduan, GOE eraikinean ere hegaztien talkak saihesteko jarri ohi diren elementu itsaskorrak jartzeko eskatu dute ekologistek: “Hegaztien talkei irtenbidea”.