Donostia Turismoak Maitaro proiektura bideratuko ditu salmenten %2a

“Gizatiarragoa, jasangarriagoa eta tokiko komunitatearen ongizatearekin konprometituagoa” den turismo eredu baten alde egin du Donostia Turismoak, egin berri duen apustuarekin: bere salmenten %2a Maitaro proiektura bideratuko du. “Gizartean inpaktu positiboa” duen proiektu baten alde egitea da apustu hauen zergatia, eta hirugarren urtea da, jarraian, egiten dutela.
Gazteen boluntariotza, komunitatea eta Donostiako Ospitalean ospitaleratutako pertsonen akonpainamendua — baita arazo soziosanitarioak dituztenak ere — sustatzen ditu Maitarok. Izan ere, bertan dauden pazienteek akonpainamendu presentziala izateko premia zutela ikusi zuten.
Helburua, besteak beste, laguntza soziala eta emozionala ematea da, boluntariotza, elkartasuna eta enpatia sustatuz, besteak balio batzuen artean. 2024ko Gabonetatik 47 paziente lagundu dituzte 18 gazte boluntariok, 200 akonpainamendu baino gehiago eskainiz. Laguntza hori, hala “kalitatezkoa eta hurbilekoa” dela irizten dute ekimena gainberatzeko ardura dutenek, eta pazienteek ere oso balorazio positiboak eman dituzte.