Kiskalitako Txirrita tabernari hitz politak, besterik ez: «Animo, familia»

Pena handiz hartu dute Amara Berriko auzotarrek Txirrita taberna erre izana. Pasa den ostiralean gertatu zen ezbeharra, frijigailu batek su hartu ostean. Pena horri eutsita, maitasun eta animo mezuak eskaini dizkiete auzotarrek eta bezeroek jabeei, tabernako pertsianan itsatsitako kartelen bidez.
“Indartsuago itzuliko zarete” eta “Honekin eta gehiagorekin ahal duzue” izan dira utzitako mezuetako batzuk. Horrek erakusten du, hala, inguruko jendeak dien estimua, urte askotan zehar topaleku izan baita taberna, jende askorentzat.
Lokalak itxita jarraitzen du, kalteak baloratzen dituzten bitartean.