Ireki dituzte denboraleagatik itxitako parke eta pasealekuak
Zuhaitzak erori dira, besteak beste, Loiolan. Raul Perez Babes Zibilak jakinarazi du atzoko denboralea dela eta itxita egon ziren parke eta pasealeku guztiak ireki dituztela berriro, ikuskapenak egin ondoren.
Udaltzaingoak eta suhiltzaileek 180 esku hartze izan zituzten, gehienak goizean zehar; zuhaitz erorketak, mugitutako hiri altzariak eta fatxadetako erorketak izan ziren esku hartzen horien arrazoi gehienak. Hala, parkeak, pasealekuak eta hilerriak itxita egon ziren, eta gaur goizean ireki dituzte berriro.


