Zubietako errebote finala bertan behera, eguraldiarengatik
Zubieta 2 –gorriz– eta Kanboarrak –morez– taldeko pilotariak, Zubietako Errebote plazan.Zubieta pilota elkartea Zubietako errebote taldea finalean da, eta igandean ziren partida jokatzekoa. Partida hasi baino lehen “giroa berotzeko” nahian, hala, Errebotea plaza joko baten muina bideoa proiektatu behar zuten bihar, hilak 25, Kaxkapen.
Bada, eguraldiagatik, bertan behera gelditu da partidua, eta, hortaz, proiekzioa ere atzeratzea erabaki dute. Igandetik igandera atzeratzen dituzte partidak, eta, hortaz, datorren igandean (azaroak 2) jokatuko dute, printipioz, finala.


