Udalak 30.000 bat lore eta landare banatuko ditu
Hilaren 28an eta 29an emango dituzte, Ramon Labaien plazan eta Ondarretako lorategian, hurrenez hurren.
Udaleko langileak herritarren artean loreak banatzen.Donostiako Udala Donostiako udalak beste behin doan banatuko ditu 30.000 bat lore eta landare. Horiek udako denboraldiak udal lorategiak apaindu dituzte eta orain bigarren bizitza bat eman nahi diete herritarrei emanda. Besteak beste, geranioak, alegriak, ginearrak, begoniak eta salbiak dira.
Banaketa bihar eta etzi, hilak 28 eta 29, egingo dute, 10:o0etatik 14:00etara bitartean. Asteartean, Ramon Labaien plazan egongo dira, eta asteazkenean, berriz, Ondarretako lorategian. Herritarrek ontzi biodegradagarrietan eta poltsa %100 birziklagarrietan jasoko dituzte landareak.


