Gau Beltza ospatuko dute aurten ere Donostiako auzo ugaritan
Donostiako auzo ugaritako haur, gazte eta helduak kalera aterako dira ostiral iluntzean euren mozorroekin, Gau Beltza behar bezala ospatzeko.
2024ko Antiguako Gau Beltzeko irudi bat.Joseba Parron San Sebastian Indar handia hartzen ari da azken urteotan Gau Beltzaren ospakizuna Euskal Herriko hamaika txokotan, eta, hain zuzen ere, Donostiako auzo ugaritan ospatuko dute aurten ere. Ostiralean izango dira ospakizun gehienak, hilaren 31n, azaroaren 1eko Santu Guztien Egunaren atarian, eta, guztira, hiriko hamaika auzotan antolatu dituzte jarduerak.
Horren aurretik, hala ere, nabarmentzekoa da Gau Beltzari buruzko solasaldi bat antolatu dutela San Telmo museoan, asteazkenerako (hilak 29, 18:00etan): Gau Beltza: ohitura bihurtutako aspaldiko ospakizuna. Hiru hizlari egongo dira: Aritz Bergara idazle eta mitologian aditua, Izko Lekuona Altzako Bizarrain euskara elkarteko kide eta auzoko Gau Beltzaren antolatzailea eta Nekane Martiarena hezitzaile eta Oiartzungo Gau Beltzaren sustatzailea.
Bestalde, auzo hauetan ospatuko dute Gau Beltza: Aieten, Altzan, Añorgan, Antiguan, Egian, Grosen, Ibaetan, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean. Jarraian, egitarauak aurkituko dituzue:
Aiete (Jolastokin):
- 17:30. Eskulanak.
- 19:00. Ipuinaren ordua.
- 19:30. Queimada eta beldurrak erre.
- 20:00. Musika eta zizka-mizkak.
Altza (Altzagainan):
- 17:00. Gunearen apainketa eta haur jolasak.
- 18:00. Txokolate jana, taloak, pintxoak, trikitilariak eta erraldoiak.
- 19:00. Ekitaldia: txalapartariak, malabarrak, dantzariak eta beldurren erreketa.
- 19:45. Beldurren ibilbidea.
- 21:00. Suzko zezena eta DJ-a.
Añorga:
- 18:00. Tailerrak: eskulanak, aurpegi margotzea eta abar.
- 19:15. LH1 eta LH6 maila arteko haurren ibilbideak, Añorgan barrena.
- 19:45. Ipuin kontalaria.
- 20:00. Dantza saioa.
- 20:30. Argazki lehiaketako saria.
Antigua:
- 18:30. Pregoia eta ibilbide beldurgarria (sorpresaz betea), Txalupaginenen.
- 19:00. Akelarrea, frontoian.
- 20:30 Zezensuzkoa, zabalgunean.
Egia:
- 19:15. Haur eskolako parkean pregoia.
- 19:30. Lehen hezkuntzako haurrentzat beldur ibilbidea, hilerrian; jarraitu adarrak.
- 19:30. Haur hezkuntzakoentzat kontakizuna, Txondorran; jarraitu argi zuziak.
- 20:15. Kalejira, Txondorratik Plaza Haundira.
- 21:00. Plazan beldurrak erre (etxetik idatzita ekarri).
Gros (Txofre plazan):
- 17:00. Plaza apaintzea, aurpegi margotzea, dantzaldia eta abar.
- 17:50. Mamuen etorrera!
- 18:00. Kalejira auzotik, mozorrotuta.
- 19:00. Bertsoak, ipuin kontalaria era beldurren lapikoa.
- 20:00. Txokolate jana eta zozketa.
- 20:30. Batukada.
Ibaeta:
- 17:30etik aurrera, mozorro tailerra, eskulanak, ipuinak, musika, marrazkiak, dantza eta sorpresa beldurgarriak.
Loiola:
- Azaroaren 1ean, larunbatean, Nor da hiltzailea? jokora jolastuko dira, kultur etxean, 18:00etatikl 20:30era. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako jolasa da eta parte hartzeko txartelak egunean bertan eskuratu ahalko dira, kultur etxean, 17:00etatik aurrera.
Loiolako Erribera:
- 18:15. Sorginen agerraldia, Ikasbide ikastolan.
- 18:50. Mariren kobazuloa, Santiago plazan.
- 19:15. Basajaun eta Tartaloren elkartzea, Giuseppe Verdi plazan.
- 19:30. Beldurrezko ibilbidea eta arimen dantzan, Oroimenaren Lorategian.
Martutene:
- 16:45. Ipuina, oktogonoan, 3-8 urteko haurrentzako: Gau Beltzean, otsoak barre egiten du eta ipuinak hegan doaz, Saioa Aizpurua.
- 17:00. Gau Beltzeko ginkana, 6 urtetik gorako haurrentzat.
- 17:30. Eskulan beldurgarriak, karpan.
- 17:30. Ziri-sari kantu eske.
- 19:00. Txiki festa, DJ-ekin: dantza, edariak eta photocall-a.
- 20:00. Pintxo beldurgarriak.
Parte Zaharra:
- 17:00. Eskulanak.
- 17:00-20:00. Revolutionary Brothers & King Konsulen musika ikuskizuna, Guardetxean.
- 18:30. Ipuin kontalaria.
- 19:30. Kalejira beldurgarria.
- 21:00. Erromeria.
- 21:00-05:00. Maraka & Tartalow Sound System, Guardetxean.



