Hiriko bost haur parke berrituko dituzte urtea bukatu baino lehen
Intxaurrondoko Otxoki parkea. Donostiako Udala hiriko hainbat haur parkeren jolasguneak eta zoladura aldatzeko lanak adjudikatzen ari da. Gaur, bost haur parke berritzeko kontratazioak onartu dituzte.
Altzako Santa Barbara auzunekoa (7-9 zenbakiak) Electro Talleres Zarauz enpresak berrituko du, 46.324 euroren truke. Amarako San Rokekoa (10-14 zenbakiak) HPC Iberica enpresak, 28.323 eurogatik. Intxaurrondoko Otxoki parkekoa Sumalim enpresak, 47.443 euroren truke. Intxaurrondoko Mons pasealekukoa (110 zenbakia), Electro Talleres Zarauz enpresak, 35.341 eurogatik. Eta, Atotxarrekako parkea handitzeaz arduratuko da Montajes Garra, 22.804 euroren truke.
Aipatu moduan, batetik, parkeen segurtasun zoladura eta jokoak kenduko dituzte, Atotxaerrekan izan ezik. Erretiratutakoa udal biltegietara eramango dituzte, edo hondakinak egoeraren arabera kudeatuko dituzte. Bestetik, joko berriak jarriko dituzte, udal ereduko jokoen kartela eta espezialistek egindako segurtasun zoladura, bai eta lanak egiteko behar den edozein kontzeptu ere.


