Amara Berriko Maite taberna itxiko dute, 25 urteren ostean
Maite tabernaren terraza.David G. 25 urte eman ditu Amara Berriko Maite tabernak, auzotarrak zerbitzatzen. Gaur, ordea, taberna “definitiboki” eta “bere nahiaren kontra” itxiko dutela iragarri dute.
Azkeneko eguna, ordea, ostiralean izango da (hilak 31). Hala, beren “esker ona eta laguntasuna” adierazi nahi izan dute jabeek: “Ohore eta pribilegio bat izan da zuek zerbitzatu eta zuen konfiantza eduki izana”. Hala dio, tabernaren kanpoaldean itsatsi duten kartelak.


