Intza Martin Egañak irabazi du X. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria
Atzo jaso zuen Intza Martin Egañak X. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria.Donostiako Orfeoia Pedagogia ikaslea da Intza Martin Egaña, eta bere Gradu Amaierako Lanagatik eman diote X. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria: Euskal kantu tradizionalen presentzia Gipuzkoako Musika Hizkuntzako ikasgeletan. Proposamen didaktikoa.
Martinentzat, musika hizkuntzarako tresna da, eta horregatik erabaki du lana horri buruzkoa egitea; zehazki, euskal kanta tradizionaletan zentratu da, musika irakaskuntzaren esparruan. “Folklorea leku baten identitatearen parte da”, irizten du saridunak. Hala, Herritik Gelara proiektua sortu zuen, — hamaika euskal kanta tradizionalen hautaketa bat—, musika hizkuntzara eramateko ariketekin.
Atzo (hilak 28) eman zioten saria eta diploma, Donostiako Orfeoiaren egoitzan.


