Kaleratzeak Stop plataformak Egiako Aldapa kaleko etxegabetzea eta «iruzurra» salatu ditu
Gaur etxegabetu dituzte Aldapa kaleko 11 alokairudun.Xalba Ramirez Kaleratzeak Stop plataformak gaur Egiako Aldapa kaleko 22. zenbakian etxegabetu dituzten hamaika alokairudunen iruzurra salatu du: etxegabetuak kontraturik gabe zeuden alokatuta, eta erroldatu gabe, gehienak. 600 euro ordaintzen zituzten, eskuz.
Duela hilabete eta erdi, alokairudun bat plataformarekin harremanetan jarri zen, bere egoera eta gainontzeko alokairudunena azaltzeko asmoz. Halaber, plataformak jakinarazi zion eraikinaren “okupatzaileak” zirela, eta, beraz, etxegabetze demandan parte hartu zezaketela. RDL 1/2025 dekretua aplikatu ahal zaie alokairudunei, ahulezia egoeran egoteagatik, eta horrek ahalbidetzen zuen etxegabetzeak aurtengo abenduaren 31ra arte eteteko.
Plataformak jakinarazi du, hala, pertsona horrek informazio guztia edukita ere, ez zuela harremanik mantendu beraiekin, eta gaur izan dute bere berri, etxegabetzaren gertatu dela jakinarazteko. Salatu dute kanporaketa “arauzko abisurik gabe” izan dela, eta ez dietela ordezko etxebizitzarik eman.
Horrekin batera, adierazi nahi izan dute etxebizitza “eskubide bat” dela, eta ez “negozio bat”. Hala, hori salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaur Egiako hainbat elkartek, 19:00etan, Plaza Berrin.


