Musgo jaialdia izango da asteburuan: queer artistak eta musika elektronikoa batuko dituen espazioa
Musgo 2021az geroztik ospatzen den jaialdi askea da. Hasieratik, “pertsona queerrek musika elektronikoaren inguruan komunitatea egiteko leku gisa” garatu da Musgo, “artista queerren adierazpen sonoroak bildu, eta bereziki, dantza eta plazererako guneak sortu nahi izan ditugu”.
Aurten Musgoren hirugarren edizioa egingo dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, urriaren 31 eta azaroaren 1ean. Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat artisten eskutik, programazioak dantzarako eta entzute praktika kolektiboetara bideratutako hainbat proposamen biltzen ditu.
Besteak beste, urriaren 31n Efe Ce Ele, Diamin, ines eta Kika1000en saioak izango dira, eta, azaroaren 1ean Amaia Yaniz, Ángel, beltranz, JanaJan&Genoveva, Marie Malarie, Maya B eta Suzanne artistenak.


