Neguko Dkluba zirkuituaren lau kontzertuak iragarri dituzte
Biznaga musika taldea.Donostia Kultura Intxaurrondo Kultur Etxeak hartuko ditu neguko Dkluba programaren kontzertuak. Rockaren, punkaren, bluesaren eta bestelako doinuen topagune izango da abendutik martxo bukaerara bitarte. Lau dira iragarri dituzten emanaldiak.
Abenduaren 13an, Vomito, Arpaviejas eta Distorsion ariko dira (20:30). Sarrerak 18 euroan eskura daitezke aurrez, eta 23 euroan egunean bertan.
Datorren urteko urtarrilaren 24an, TOC eta Vecinos taldeen txanda izango da (21:00). Aurrez 15 euro balio ditu sarrerak, eta 18 euro egunean bertan, leihatilan.
Otsailaren 14an, berriz, Biznaga eta Badmintones ariko dira zuzenean (21:00). Sarrerak 20 euroan daude salgai aurrez, eta 20 euro balioko ditu egunean bertan.
Azkenik, martxoaren 27an, La Perra Blanco eta Big Bob Railroad bandek joko dute zuzenean (21:00). Aurrez 22 euro balio ditu sarrerak, eta egunean bertan 25 euro.


