Elkarretaratzera deitu dute Palestinaren aldeko komiteek
Palestinaren aldeko gazte komiteek egindako hitzaldia.Haritz Hernandez Urriaren 10ean adostu zuten su etena Israelek eta Hamasek, eta, geroztik, beste zenbait hilketa burutu dituzte. Azkeneko 24 orduetan, besteak beste, ia ehun izan dira eraildako palestinarrak. Hori salatzeko, hala, elkarretaratzera deitu dute Palestinaren aldeko komiteek; ordutegia aldatu dute, eta gaur (hilak 31) egingo dute, 19:30ean, Bulebarrean.



