Zer plan astebururako?
Gau Beltza Altzan, artxiboko irudi batean.Altzako Gau Beltza Astebururako plan bila zabiltza Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu eta, gainera, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 31), Gau Beltza ospatuko dute Donostiako hamabi auzo eta herritan eta, beraz, gau beldurgarri zein dibertigarri horretaz gozatzeko aukerarik ez zaizu faltatuko. Hemen dauzkazu auzoz auzoko egitarauak.
Larunbatean (azaroak 1), Abesbatzen Astearen barruko kontzertu bat proposatuko dizugu: Vokalensemble Vocappella Innsbruck talde austriarraren kontzertua, Iesu parrokian, 19:00etan, doan.
Azkenik, igandean (azaroak 2), Bretxa ingurura gerturatzea gomendatzen dizugu, han jarriko baitute artisautza azoka eta, gainera, Bulebarrean, arte azoka egongo baita, biak goiz osoan zehar.
Bonus track. Hiru gutxi balira, hemen laugarren proposamen bat: Loiolaren oroigarri erakusketa, Loiola Kultur Etxean. San Telmo museoaren Galarza Argazki Bildumatik hartutako irudi aukeraketa batek osatzen du erakusketa, Loiola, Txomiñenea eta Martuteneren bilakaera islatzen duena. Aipatu bildumak Gregorio Gonzalez Galarza zegamarrak (1869-1948) eta haren seme Carmelo Gonzalez Campanok (1895-1959) Donostian egindako 3.000 dokumentu baino gehiago jasotzen ditu.


