Urte eta erdiko kartzela zigorra, etxebizitza batekin iruzur egiteagatik
 Gipuzkoako Justizia Auzitegia.
                    Gipuzkoako Justizia Auzitegia.                Emakume batek Donostian dagoen etxebizitza baten iragarki faltsu bat argitaratu zuen interneteko plataforma batean, eta 1.710 euro eskatzen zituen, telefono zenbaki bat eta kontu korronte baten erreferentziarekin batera, EFE hedabideak jakitera eman duenez. Urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote emakumeari, iruzurra egotzita.
850 euroko fidantza eta 860 euroko alokairua eskatzen zituen, zehazki; guztira, 1710 euro. Hala, alokatu nahi zutenei benetan alokatzeko aukera zutela sinestarazten zien, eta, gero, dirua jaso bezain pronto, desagertu egiten zen: ez zen etxebizitza ikusteko hitzorduetan agertzen, eta ez zuen telefonoa erantzuten.
Hasiera, Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu zuen, baina akusatuak gertakariak onartzeagatik eskaera murriztu zuen: urte eta erdiko kartzela zigorraz gain, 360 euroko isuna ordainduko du, kaltetuari iruzur egindako diru kopurua itzultzeaz gain, dagozkion interes legalak barne.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    