Gau Beltzak Donostiako auzo ugari hartu ditu
Altzan, Antiguan, Loiolako Erriberan, Parte Zaharrean... Donostiako auzo askotan ospatu dute Gau Beltza, giro ederrean. Mamuak, armiarmak, sorginak, hildakoak eta beste hamaika pertsonaiek auzoetako kaleak zeharkatu dituzte.
Haur eta gazte ugari elkartu dira Antiguako Gau Beltzean.Joseba Parron San Sebastian Gau Beltza ospatu dute aurten ere Donostiako auzo gehienetan, jai giro ederrean, Santu Guztien Egunaren bezperan. Beldurraren, heriotzaren, arimen, mamuen eta hamaika motatako munstro eta izaki mitologikoen inguruan, auzo eta herri ugaritako kaleak zeharkatu dituzte hamarnaka haur eta gaztek, baita heldu ugarik ere.
Dantza ikuskizunak, antzerkiak, pintxo dastaketak eta sustoz beteriko ibilaldi beldurgarriak izan dira nagusi, asteburua jai giroan hasteko. Gero eta errotuagoa dago Gau Beltza Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Donostiako auzo askotan ere, urtez urte gero eta argiago gelditzen denez.
Jarraian, Altzako, Groseko, Aieteko, Añorgako, Antiguako, Parte Zaharreko, Ibaetako eta Martuteneko Gau Beltzetako irudiekin osatutako bideoa ikus dezakezue, eta, behean, hainbat auzotako irudi bildumak aurkituko dituzue.
Hemen dituzue Altzako Gau Beltzeko argazkiak, Beñat Parra Rodriguezen eskutik:
Jarraian, Antiguako Gau Beltzeko argazkiak, Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren eskutik:
Hemen ikus ditzakezue Loiolako Erriberako Gau Beltzeko argazkiak, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren eskutik:
Jarraian, Parte Zaharreko Gau Beltzeko argazkiak ikus ditzakezue, Aratz Garcia Zaldua argazkilariaren eskutik:
Azkenik, IRUTXULOKO HITZAk Ibaetatik, Añorgatik eta Martutenetik jasotako argazkiak ikus ditzakezue:


