Lorez bete dira Donostiako hilerriak, hildakoen omenez
Igeldoko hilerria, lorez beteta eta behe lainoak estalita.Beñat Parra Santu Guztien Eguna, Domu Santu eguna, Omiasaindu eguna, Domu Santuru eguna, Hildakoen Eguna, Gau Beltzaren biharamuna… Bakoitzak bere moduan deitzen dio, baina, finean, azaroaren 1a da gaur, eta, ohiko legez, jende ugari gerturatu da egun osoan zehar Donostiako hilerrietara, euren hildakoak modu erlijioso zein agnostikoan gogoratu, omendu eta hilobietan loreak uztera.
Egiako Polloe hilerria da hiriko handiena eta, beraz, jende gehien hartu duena goizean goizetik, baina Igeldokoan eta Altzakoan ere mugimendu handia egon da, eta lorez bete dira hirurak. Jarraian, Polloeko, Igeldoko eta Altzako hilerrietan gaurkoan egindako irudi bilduma ikus dezakezue:


