Donibane Lohizuneko Luzean taldea garaile Enrique Abril errebote txapelketan
Zubieta 2 eta Donibane Lohizuneko Luzean taldea, finala jokatu ostean.Zubieta pilota elkartea Igandean jokatu zuten Enrique Abril errebote txapelketako atzeratutako finala Zubietan, Zubieta 2 eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeen artean. Neurketa lehiatua izan zen, baina, azkenean, garaipena ezin izan zen etxean gelditu, Lapurdikoek irabazi baitzuten: 9-13.


