Gizonezko bat atxilotu dute lokal batean lapurtzea egotzita
Ertzaintzaren komisaria, Antiguan. Ertzaintza Bart goizaldeko 03:00ak inguru ziren Donostiako tren geltokiaren inguruan “prebentzio lanetan” zebiltzan Ertzaintzako agenteek zarata handia entzun zutenean. Denbora tarte horretan ere, herritar baten abisua jaso zuten, gizonezko bat eraikin bateko sarrerako atea bortxatzen ari zela jakinaraziz.
Itxuraz, eskuetan materialak zeramatzala, laneko arroparekin jantzita zegoen gizonezko bat aurkitu zuten agenteek, bertaratzean. Beraien presentziaz ohartzean, alde egiten saiatu da. Agenteek, ordea, harrapatu eta atxilotu egin dute.
Gizonaren gauzak miatzen aurkitu dituzte, besteak beste, zizel bat eta tolestutako bihurkin bat —ateak irekitzeko erabili daitekeena, beste gauza batzuen artean—. Gainera, aurrekari ugari zituen gizonak.


