'Eraman nazazu zurekin' album ilustratua argitaratu dute
                    Junkal Lertxundi eta Maider Leturiaga, 'Eraman nazazu zurekin' lanaren aurkezpenean.1545 Argitaletxea                Junkal Lertxundi idazle donostiarraren lan berriena kalean da: Eraman Nazazu Zurekin album ilustratua. Maider Leturiaga ilustratzaile zarauztarrarekin batera ondu du lana, eta 1545 Argitaletxearekin argitaratu du.
Autoreek azaldu dutenez, “pentsatu al duzu inoiz maskota bat hartzea? galdera xumetik” abiatzen da lana: “Testuak eta irudiek zentzu bikoitzeko jolasa proposatzen diote irakurleari, zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzailean. Bukaerara iritsita, istorioak berriz hastera gonbidatzen du, ñabarduraz eta umorez beteriko eszenetan xehetasunik ez galtzeko irrikan”.
Aurkezpenean azaldu zutenez, “album ilustratu honek Galtzagorri Elkarteak urtero antolatzen duen BikoTekan erein zuen hazia; eta Maider Leturiagak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko beka irabazi ostean albuma landu, bukatu eta labetik atera berri da”. Liburua dagoeneko eskuragarri dago zenbait liburu dendetan, eta Durangoko Azokako Sagu Ganbaran ere irakurketa egingo dute abenduaren 5ean.
								
								
							
					
		        	

