Euskaltzaindiaren Mintzola mintegia egingo dute ostegunean Donostian
                    Mintzola mintegi bateko artxiboko irudia.Mintzola                Euskaltzaindiak Mintzola mintegia antolatu du ostegun honetarako (hilak 6) Donostian, erakundearen Gipuzkoako ordezkaritzan (Tolare baserria. Almortza bidea, 6). 08:45etik 14:00etara izango da, goiz osoko jardunaldia izango baita.
Alde batetik, aurtengo ikerketa deialdietan saritutako gradu eta master amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dituzte bertan. Bestetik, aurten saritutako ikerketa lan monografikoen helburuen eta iazkoaren ondorioen berri ere emango dute. Era berean, ahozko hizkera aztergai duten beste ikerketa lan batzuk ere aurkeztuko dituzte.
Hauek izango dira mintegiak parte hartuko duten ikerlariak: Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta. Doakoa da sarrera, baina bertaratu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena, telefono honetara deituz: 943-42 80 50. Hemen daukazue egitarau osoa.
								
								
							
					
		        	

