Satrustegi dorrea babesten duen dekretuaren aldaketa argitaratu du Jaurlaritzak, hotelari bidea irekiz
Igeldoko Satrustegi dorrea. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte dagoeneko Eusko Jaurlaritzak Igeldoko Satrustegi dorrea babesten duen dekretuan egindako aldaketak, eta, beraz, pauso bat gehiago eman dute eraikin historiko horretan hotel bat jartzeko.
Donostiako Udaleko Hirigintza Sailak eskatutako aldaketa da, Paisajes de Asturias S.L. enpresak bertan hotel bat jartzeko aurkeztutako aurreproiektuaren harira. Horrela, babes dekretuaren aldaketarekin, eraikinaren “birgaitze integrala” dago aurreikusita, horren bidez 25 gelako luxuzko hotel bat irekitzeko. Horren aurka agertu dira asteotan, besteak beste, EH Bildu eta Ancora Ondarearen Babeserako Elkartea.


