Udaletxeko Udalinfo bulegoa hilaren 12an irekiko dute
Azaroaren 12tik aurrera, orain arte Easo kalean zerbitzua ematen zuten Udalinfo herritarren arretarako bulego nagusiak udaletxera (Ijentea, 1) lekualdatuko dira, herritarrentzako erreferentziazko tokian finkatzeko. Gune zabalago horretan zentralizatuko dira gehien eskatzen diren zerbitzuetako batzuk.
Bulego berri horiek Bulebarretik izango dute sarrera, eta Easo kalekoak zeukaten azaleraren bikoitza baino gehiago dute. Horrek nabarmen hobetuko du herritarrentzako arretaren kalitatea.
Easoko bulegoetan eskaintzen ziren izapideez gain, gaur egun Goikoa Jauregian ematen den zerga bilketaren arloko herritarren arreta ere eskainiko da, Hirigintzan espezializatutako arretarekin batera. Halaber, autotramitazio makina bat egongo da izapide jakin batzuk arintzeko, hala nola errolda ziurtagiria lortzeko.


