26 urteko espetxe zigorra ezarri diote hiru adingaberi eraso egin zien masajistari
Masaje zentroaren parean egindako elkarretaratze bat.Iñaut Gonzalez de Matauko Rada 2021ean hiru adingaberi sexu erasoak egin zizkien 45 urteko Donostiako masajistari 26 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak, Efe albiste agentziak argitaratutako informazioaren arabera.
Auzipetua biktimekin harremanetan jartzen zen bere semearen eta bikotekidearen alabaren bitartez, biak adingabeak. Biktimekin harremanetan jarri ondoren, masajeak doan egitea eskaintzen zien, “adingabeek jasan zezaketen tentsioa, antsietatea eta estresa arintzeko”. Horrela, Gipuzkoako Fiskaltzak 45 urteko kartzela zigorra eskatu zuen.
Aipatu moduan, 26 urteko zigorra ezarri diote, delitu hauengatik: hamar urte 16 urtetik beherakoei sexu eraso jarraitua egiteagatik, 14 urtekoa beste bi adingabeei sexu erasoa egiteagatik (zazpi urte bakoitzeko) eta bi urte gehiago Internet bidezko sexu jazarpena egiteagatik azken bi gazte horiei (urtebete bakoitzeko). Hiru adingabeak 13 eta 15 urte bitartekoak ziren eta horietako biri 10.000 euroko kalte ordaina eman beharko die erantzukizun zibilagatik, eta hirugarrenari 20.000 eurokoa.


