Al Limite markoen denda itxiko dute
Al Limite denda, Legazpi kalean.Al Limite Eskerrak emanez itxiko ditu ateak Al Limite markoen dendak. Bulebar ondoko Legazpi kaleko 2. zenbakian dago establezimendua, eta jabea jubilatu egingo da. Horrela, 54 urte luzeko ibilbideari bukaera emango diote.
Koadroentzako markoak ez ezik, Donostiako kartel eta afixa zaharrak ere saldu izan dituzte. Familiako negozioa da, eta hiru belaunaldi betetzera iritsi da. Jose Miguel Santamaria izan da azken jabea, eta bera da erretreta hartuko duena.


