Egitarau zabal batekin ospatuko du 35.urteurrena Añorgako Gazte Asanbladak
Mr Lukenek kontzertua eskainiko du, Skaregeasko eta Lukiek taldeekin batera. Mr Luken Azaroaren 14an eta 15ean ospatuko dute Añorgako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena: bi eguneko egitaraua ondu dute, “auzoa loratzeko” asmoz.
Azaroaren 14an, ostirala, 18:30ean emango diote hasiera festari, Añorga Txikitik abiatuta, triki poteoarekin. 20:30ean txupinazoa botako eta brindixa egingo dute gaztetxean, eta bertso afaria izango dute, 21:30ean, Antzoki Zaharrean. Erratz bertso eskolaren eskutik izango da azken hori.
Azaroaren 15eko goizean jarraituko du festak; izan ere, belaunaldien arteko futbol partidak jokatuko dituzte 11:00etan. 12:30ean, Vermouth tematikoa egingo dute, eta bazkaritara pasatuko dira zuzenean, 14:30ean. Bazkalosteko bingoa izango dute ondoren, 15:30ean, 17:00etan berriro parranda hasiko den arte: “karropoteoan” zeharkatuko dituzte kaleak, Dj Fan-en eskutik. 20:00etan afariak, eta 21:30ean hasiko dira kontzertuak: Skaregasko, Lukiek eta Mr Lukenek beteko dute oholtza.
Sare sozialen bitartez jakinarazi dute, hala, bazkari, afari eta kontzertuetarako tiketak jolas etxean daudela salgai.



