Palestinaren alde mobilizatuko dira Txomiñenean
Palestinaren aldeko Donostiako mobilizazio bat.Maitane Aldanondo Su etena iragarrita ere, Israelgo Estatuak palestinarrak hiltzen eta Palestina kolonizatzen jarraitzen du. Hori dela eta, Txomiñeneko hainbat auzokidek, “auzoan ere gaia mugitu behar dela” iritzita, Palestinaren alde elkarretaratzera deitu dute. Hurrengo ostiralean, hilaren 14an, izango da Txomingo mobilizazioa, 19:30ean, Arteleku plazan: “Ezin gara isilik geratu”, nabarmendu dute.
Israelek hiltzen jarraitzen duen haur palestinarrekiko elkartasunez, herritarrak deitu dituzte elkarretaratzera haurren zapatak, irudi eta mezuak eramatera, mobilizazio “xume, baina hunkigarri bat egiteko”. Era berean, jakinarazi dute Palestinako banderak ere salduko dituztela han bertan, “jendeak leihoetan jar ditzan”.



