Ancient Settlers taldeak seikote gisa plazaratuko du lan berria
Ancient Settlers seikotea. Donostian sorturiko Ancient Settlers metal taldeak aldaketak eta berrikuntzak iragarri ditu. Orain, sei musikarik osatzen dute banda, eta hiru dira taldekide berriak: Noelia Fernandez abeslari kataluniarra, Sonia Jimenez kantari espainiarra eta Enric Juan baxu jotzaile kataluniarra. Gainerako hiru kideak dira Carlos Chiesa-Estomba (gitarra) eta Herman Riera (bateria) sortzaileak, eta Agustin Martinez (gitarra).
Azaroaren 28an, bost kantako Autumnus (Revisited) EP digitala sareratuko dute Scarlet Records diskoetxe italiarraren bidez. Estreinako lanaren berrikuspena da, eta berriz birgrabatu dute, abestiak egokitzearekin batera. Jarraian ikus dezakezue Khalipse artistak egindako azala.



