Donostian asteburuaz disfrutatzeko hiru proposamen
Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi dira 'Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburuaren egileak.Iratzar fundazioa Astebururako plan bila zabiltza Donostian? Kultur eta aisia jarduera eskaintza zabala aurkituko duzu gure agendan, eta, gainera, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian. Horrez gain, ez ahaztu gaurkoa eta biharkoa izango direla 36. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteaz disfrutatzeko azken egunak —hemen egitaraua eta sarrerak— eta Jon Plazaolak AA Aita umorezko ikuskizuna eskainiko duela ostiralean eta larunbatean Lugaritz Kultur Etxean, baina horretarako sarrerak agortuta daude.
Ostiralean (hilak 7), Egiako Teila Fabrikara gerturatzea proposatzen dizuegu, 18:30ean. Izan ere, Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburua aurkeztuko dute Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta autoreek —donostiarrak biak— Iñigo Satrustegi Txalaparta argitaletxeko editoreak eta Andoni Olariaga Iratzar Fundazioko kideak.
Larunbatean (hilak 8), Altzako Altzania elkartera joatea da gure gomendioa, bertso bazkaria antolatu baitute, 14:00etan. Altzako XXV. Bertso Aroaren barruan antolatu dute, eta Beñat Gaztelumendi Arandia eta Oihana Iguaran Barandiaran arituko dira bertsotan, eta Aitor Odriozola Zubillaga izango da gai jartzailea. Izena eman behar da, 629-04 15 08 telefonora deituta edo idatzita.
Igandean (hilak 9), Dabadaba aretoko kontzertu bat proposatuko dizuegu: Les Kitschenette’s glam punk taldeak joko du, 20:30ean. Sarrerak hemen daude salgai.
Bonus track. Asteleheneko (hilak 10) ekitaldi bat ere gomendatuko dizuegu: aurten zendutako Fermin Leizaola etnologo donostiarraren omenezko ekitaldia egingo dute San Telmo museoan, 19:00etan.


