Etxebizitzaren arazoari nondik heldu eztabaidatuko dute Itxasok eta Insaustik
Donostiako etxebizitza ugari.Joseba Parron San Sebastian Alkate kargua hartu berri du Jon Insaustik, eta hasi da, dagoeneko, bere karguarekin lotura duten erabakiak hartzen. Hiriaren arazo nagusienetako bat etxebizitza den honetan, Denis Itxaso Etxebizitza Sailburuari bilera bat eskatu zion, eta gaur arratsaldean egingo dute zita. Hala, urte amaierarako jaso nahi ditu Insaustik, beste erakundeekin partekatuta, herriak dituen beharrak.
Etxebizitza Behatokiaren datuen arabera, etxebizitza preziorik altuena duen hiria da Donostia: metro koadroko 5.853,03 euro balio izatera heldu da, 2025ko bigarren hiruhilekoan. Horrek argi eta garbi uzten du, hala, prezioak izan duen igoera; alokairuaren batez-besteko prezioa 1.030,80 eurokoa da orain.
Gauzak horrela, Itxasok agerraldia egin du asteazken honetan, eta iragarri du alokairu sozialerako 3.669 etxebizitza berri sustatuko dituela Jaurlaritzak, 2026rako. Gipuzkoan, hala, 1.488 etxebizitza eta 184 zuzkidura etxebizitza daude aurreikusita, horietatik 280, zehazki, Donostian: 182 Martutenen, eta 98 Loiolan.
Lursail guztiak emateko prest
Alkateak bermatu du 2033rako 10.000 etxebizitza eraikitzeko aukera egongo litzatekeela, udalak “baliabide guztiak mahai gainean jarriko balitu”. Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean esan du, hala, lursail guztiak jarriko dituela udalak, eraiki daitezkeen etxebizitza guztiak eraiki ahal izateko. Gaineratu nahi izan du, hala, “urtetan zehar geldirik egon diren” etxebizitza proiektu ugari daudela garapenean.
Bai Insaustik baita Itxasok esandakoa hau izanda, gaur arratsaldean bilduko dira biak: “Guk egin ditugu etxerako lanak, espero dugu Eusko Jaurlaritzak ere halaxe egitea”, adierazi du Insaustik.
Hala, aitortu du ezin diotela bere buruari “tranparik” ezta “promesa faltsurik” egin, “politikan minik handiena eman dezakeenarekin”.


