Amara Plaza hoteleko kaleratzeak salatu dituzte sindikatuek
Amara Plaza hotelaren aurrean elkartu dira zenbait sindikatu eta eragile, kaleratzeak salatzeko.LAB sindikatua Jabetza aldaketa egon da Amara Plaza hotelean, eta horrek langileen kaleratzeak ekarri ditu. Hala, elkarretaratzera deitu dute ELA eta LAB sindikatuek, hiriko beste eragile batzuekin batera, kaleratze horiek salatzeko. Bertako langileen borrokara batu dira, horrela. 12:15ean bildu dira, hotelaren aurrean.


