Etxegabeentzat materiala jasoko dute larunbatean Grosen
Nafarroa Beherea plaza. Kalean bizi direnei laguntzeko asmoz, arropa eta mantak bilduko dituzte larunbatean, hilak 8, Nafarroa Beherea plazan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era bitartean. Kontseilu Sozialistak, Etxebizitza Sindikatuak eta Harrera sareak antolatu dute bilketa eta adierazi dutenez beharrezko materiala honakoa da: mantak, txamarrak, arropa, lo zakuak, kanpin dendak, esterilak, eskularruak eta bufandak.
Horrez gain, manten beharra handia denez, Egiako Gune sozialistan —astelehen eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara bitartean—, Egiako azokan —astelehenetan, 18:15etik 19:15era, eta CNTk Olaeta plazan duen egoitzan —asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara— ere utz daitezke.
