Martxan da Atotxako geltokiko bigarren nasa
Atotxako geltokia. Nagore Garmendia Ireki dute, dagoeneko, AHTaren lehen terminala izango den Donostiako Atotxako geltokiko trenbide azpiegituraren bigarren nasa. Geltokiko ate nagusia irekitzeaz gain, lurpeko atari berria ere ireki dute, nahiz eta oraindik lanetan jarraitzen duten.
Lurpeko atari hori behin-behinean dago irekita. Izan ere, etorkizunean sarbide zuzena izango du Egiako lurpeko pasabide horretatik, ate nagusitik igaro beharrik gabe. Behin-behineko geltokitik balioztatu beharko dira orain txartelak, lan horiek amaitu arte.
Lehen ordutik dabil jendea joan etorrian, normaltasunez, eta argazki galeria txiki batean bildu dugu irekiera hori.


