Raul Celada eta Katherine Tisalema, lehen postua 60. Behobia-Donostian
Raul Celada, helmugara iristean. Joseba Parron 60. aldiz egin dute gaur goizean Behobiatik Donostiarakoa, eta 30.000 pertsonatik gora zeharkatu dituzte kaleak. Hala, aurreikuspen guztiak hautsita eta guztiz ustekabean, Raul Celada eta Katherine Tisalema nagusitu dira lasterketan, 01:01:28ko eta 01:09:34ko denborekin, hurrenez hurren.
Gizonezkoen txandan, Celadak irabazi duen horretan, Diego Mentrida iritsi da bigarren, eta Iraitz Arrospidek —2019ko txapelduna— hartu du hirugarren postua; emakumezkoetan, aldiz, Tislama gailendu da, eta Maria Varo eta Kimuge izan ditu atzetik, bigarren eta hirugarren postuan.
Horiez gain, Juan Boyero Gurruchaga (23. postuan) eta Maite Arraiza Aramendia (381. postuan) izan dira helmugara iritsi diren lehen donostiarrak.


