Bilboko metrotik Okendo Kultur Etxera datorren erakusketa
'Bazen behin' erakusketako irudi bat.Aitziber Alonso Literaktum jaialdiaren baitan, hilaren 17an, Bazen behin erakusketa inauguratuko dute Okendo Kultur Etxea. Euskal idazle ezagunen lanak jasotzen ditu, estilo eta adin desberdinetarako egokiak. Abenduaren 31ra bitarte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Bilboko metrorako sortu zen erakusketako bilduma, eta irudimenari bidea ematen dion irudi koloretsuz osatua dago, irakurleak erakartzeko helburuarekin. Formatu handiko piezak biltzen ditu bere baitan eta, bide batez, liburuak jartzen ditu bisitarien esku. Euskal idazle ezagunen lanak aurkezten dira eta puntako ilustratzaile artista askok egindako pasarte ilustratuak jasotzen dira.
Ekimen ikusgarri honek, metroko geltoki bakoitza kultur gune bakar bihurtu zuen, non testu zatiak eta irudiak uztartzen diren ingurune limurtzaile eta biziz betez. Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea.


