San Rokeko arrapala mekanikoaren bigarren zatia konpontzeko lanei ekingo diete gaur
San Rokeko arrapala mekanikoaDonostiako Udala Mantentze enpresak egindako analisiaren ondoren, San Roke kaleko bigarren arrapala mekanikoa saneatzeko eta herdoiltzea konpontzeko lanak gaur, hilak 10, hasiko dituzte. Ondorioz, lau astetan instalazioak ez dira martxan egongo.
Euriak eta kresalak eragindako elementu herdoildu guztiak desmuntatuko dituzte, pieza berreskuragarriak saneatu, eta berrerabil ez daitezkeenak ordezkatzeko berriak fabrikatuko dituzte. Aurreikusi dutenez, lanek lau asteko iraupena izango dute eta 49.500 euroko inbertsioa.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garciak nabarmendu duenez, “San Rokeko arrapala bizilagunek asko erabiltzen duten azpiegitura da. Lan horiek beharrezkoak dira segurtasuna bermatzeko eta bizitza baliagarria luzatzeko”.
Udalak jakinarazi du, halaber, San Sebastian eguna igaro ondoren, lehen arrapala mekanikoan antzeko lanak egingo dituztela, haren egoera eta funtzionamendu ona bermatzeko.


