Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu ditu udalak
Memoriaren Egunaren bueltan, lore eskaintza egin dute Alderdi Ederreko monolitoan.Donostiako Udala Memoriaren Eguna da gaurkoa (azaroak 10), eta, urteroko legez, Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldia egin die Alderdi Ederren. Udal korporazio osoak hartu du parte egitasmoan, Jon Insausti alkatea buru.
Alderdi Ederren dagoen monolitoan egin dute ekitaldia. Minutu batzuetako isilunea egin dute lehenik eta biktimen omenezko lore eskaintza ondoren, Donostiako Udaleko Txistulari Bandaren doinuek lagunduta.


