Dbuseko 33 eta B1 lineek geraleku berri bat izango dute Berion
Bihartik aurrera, Dbuseko 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineek geraleku berri bat izango dute Berion. Igara alderantz egongo da kokatuta, Berio 78 eta Berio 118 geralekuen artean: Berio-Arturo Campion. Geraleku horretan geldituko dira, halaber, Beriotik zirkulatzen duten 25-Benta Berri-Añorga lineako zerbitzuak, Añorga alderantz doazenak.
Geraleku berri honen helburua da inguruko bizilagunei eta inguruko ikastetxeetako erabiltzaileei zerbitzua ematea. Era berean, ingurune maldatsua dela kontuan hartuta, geraleku berri honekin aulki gurpildunetan dauden pertsonek errazago izango dute ingurune horretara iristea.
Aldaketak
Hilaren 17tik aurrera, aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan Loiolan, eta Lorategi Hiria kalean egingo dute geldialdia.
Larratxo alderantz, Bartzelona Hiribideko geralekuetan gelditu ondoren, Loiolako zeharbidera sartuko da eta biribilgune berrian biratuko du Lorategi Hiria kalerantz. Han geraleku berria jarriko da: Loiola II. Puntu horretatik Urkiko biribilgunerantz jarraituko du, Egia alderantz. Loiola Parking III behin-behineko geralekua eta Loiola Parking II geralekua kendu egingo dira. Loiola II-ra lekualdatuko dira.
Antigua alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) aurrera, Lorategi Hiritik zirkulatuko du, orain arte bezala, eta han beste geraleku bat jarri da: Loiola. Hortik aurrera, Loiolako zeharbidetik zirkulatuko du eta Loiolako Erriberetarantz joango da. Loiola Parking geralekua kenduko da eta Loiolara eramango da.


