Triki-panderoen doinura ospatuko du Musikalean, Donostiako Musika eskolak
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskola, Egia auzoan. Hilaren 22an ospatzen da Santa Zezilia, musikarien eguna. Hala, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolak Triki eta Pandero taldearen kontzertuarekin egingo du bere ekarpena, urtero “musikaren zaindaria” omentzeko antolatzen duten Musikalean ekitaldiaren harira.
Euskal Herriko 50 musika eskolak baino gehiagok hartuko dute parte, astebeteko egitaraua duen ekitaldi horretan; izan ere, hilaren 17an hasi eta 23an amaituko da Musikaldia. 1.500 ikasle eta irakasle baino gehiagok musikatuko dituzte kaleak, hiriko edozein txoko oholtza bihurtuz. Donostiako Musika eskolak, hala, trikitixa eta pandero doinuak eskainiko dituzte hilaren 19an, astezkenarekin, Atotxako Zelaia plazako egoitza nagusiko sarreran.
Antolatzaileen hitzetan, Musikalean ez da soilik ospakizun bat; “musikarien, herritarren eta hiri ingurunearen arteko topagunea da”. Kalean jotzeak suposatzen duen emozio hori bizitzeko aukera dute gazteek, beren pasioa erakusteko.


