'Zumbat-on' eguna, azaroaren 15ean Bentaberrin
Zumbat-on Egun bateko artxiboko irudia.Donostiako Udala Zumba jardunaldia antolatu du Donostia Kirolak, hilaren 15erako, Bentaberriko kiroldegian. Kirola, musika eta dibertsioa uztartzen ditu “adin guztietarako”. 09:30etik 12:30era, benjamin kategoriako 600 ikaslek hartuko dute parte, goiz osoan musikaren erritmora zehar gorputza mugituz.
Eskola kirolaren parte den jarduera bat da, eta jolasean ari direla haurren jarduera fisikoa egitea da helburua. “Ohitura osasungarriak sustatzen jarraitzea da honelako proposamen irisgarri, alai eta parte hartzaileen bidez lortu nahi duguna”, adierazi du Iñaki Gabarain Kirolelako zinegotziak.
12:45etik 13:45era, Zumbat-on! herrikoia egingo dute; 16 urtetik gorakoentzako zumba saio irekia, gehienez 120 lagunentzako tokiarekin. Kirol txartela dutenek soilik hartu ahal izango dute parte.
Doaneko jarduera bat den arren, izena eman behar da aurretiaz, Donostia Kirolaren webgunean edo aurrez aurre, udalaren edozein kiroldegitan.


