Aquariumeko eskailerak itxita egongo dira astelehenean
Aquariumeko igogailuaren mantentze lanak egingo dituzte.Donostiako Udala Aquariumeko eskailerak itxita egongo dira astelehenean, hilak 17, igogailuaren mantentze lanak aurrera eramango dituztelako. Igogailuaren kanpoko kristal bat aldatuko dute, plataforma jasotzaile baten bidez, eta segurtasuna dela eta, itxi egingo dute Carlos Blasco de Imaz plaza eta portua lotzen dituzten eskailerak. Hortaz, sarbide alternatiboa Urgulleko Apaizen pasealekutik izango da. Itxieraren berri emateko, udalak informazio kartelak jarri ditu.
Horrez gain, abenduan geldialdi tekniko bat egingo dute igogailuaren mantentze eta hobekuntza lanak gauzatzeko, ondorioz, hiru bat astez ezingo da erabili. Lan guztiak San Tomas eta Gabon jaiak baino lehen amaitzeko programatu dira, jende asko dabilen egun horietan igogailuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Lanen kostua ia 25.000 eurokoa da.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garciak nabarmendu duenez, “Aquariumeko igogailua funtsezko elementua da portuaren inguruko mugikortasunerako. Jarduera horien bidez, erabiltzaile guztientzat segurua eta erosoa izaten jarraituko duela bermatu nahi dugu. Beharrezko mantentze-lanak dira, instalazioa egoera ezin hobean eduki ahal izateko”.


