Elkarrekin Donostiak etxebizitzak erosteko eskubidea mugatu nahi die jabe handiei
Donostiako etxebizitza ugari eta garabi bat.Joseba Parron San Sebastian Donostiako etxebizitza arazoari aurre egiteko, Elkarrekin Donostiak neurri zehatz bat proposatu du: hiriko etxebizitzak erosteko eskubidea mugatzea jabe handientzat eta bertan bizi ez direnentzat. “Horrek esan nahi du Donostian erroldatuta ez dauden edo hainbat jabetza dituzten pertsonek edo enpresek ezin izango dutela etxebizitzarik gehiago erosi alokairurako edo espekulaziorako”, azaldu du Victor Lasa bozeramaileak.
“Etxeekin espekulatzea bukatu da. Etxebizitzak bizitzeko dira, ez dirua irabazteko”, adierazi du Lasak. Espekulazioari “horma bat” jarri nahi diote, “horma geldiezina”. Orain egiten ez badute, beste batzuek egingo dutela uste du bozeramaileak: “Donostia langile klasearentzat ere izan behar du, goiz jaikitzen direnentzat, zaintzen dutenentzat, garbitzen dutenentzat, ez daukatenentzat ez oinordetzarik ez bigarren etxerik”.
Horiek horrela, Jon Insaustik gidatzen duen udal gobernuari “berehala jarduteko” eta “espekulatiboak diren erosketak saihesteko araudia egokitzeko” eskatu dio Ekarrekin Donostiak. “Ez da arazo juridiko bat, ausardia politiko faltarena baizik. Insaustik boteretsuei aurre egiteko beldurra badu, argi esan dezala”, nabarmendu du Lasak.


