Hiritar Merezimendu Dominetarako hautagaitzak astelehenetik aurrera aurkez daitezke
Hiritar Merrezimenduaren Dominak. Sara Ibarguren 2026ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua astelehenean, hilak 17, abiatuko dute. Hirian erroldatuta daude donostiarrek eta bertako elkarteek aurkez ditzakete hautagaiak, azaroaren 30era bitartean. Epea amaituta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 1etik 12ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira bost Dominak aukeratu ditzan.
Proposamenak udalaren web orrian egingo dira eta horretarako laguntza behar dutenek Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetara jo dezakete. Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa bat bete beharko da.


