Martxan da aurtengo LABO XL
LABO XL 7. edizioaren aurkezpena, Ines Osinaga eta Garazi Egiguren. Asier Gonzalez de San Pedro Gaur osteguna, azaroaren 13an, hasiera eman diote LABO XL jaialdiaren zazpigarren edizioari. Jardueraz beteriko lau lagun izango dira aurretik, dantza eta arte eszenikoen proposamen ezberdinekin beteaz Tabakalera eta Gazteszena.
Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, “Komorebi Produkzioak” konpainiak “Zuloa” estreinatu du, dantza garaikideko, tradizionaleko eta zuzeneko musikako pieza. Proiektua EKI Programaren (Sorkuntza eta Ikusgarritasuna) barruan hautatua izan zen. LABOk ematen du programa hori, eta talentu berriei eta haien sorkuntzari lagundu nahi die.
Deialdi publiko bidez hautatutako konpainiak zuzeneko laguntza ekonomikoa jaso zuen eta, Tabakalerarekin lankidetzan, 10 eguneko lan-espazioa izan zuen, gaur estreinatuz emaitza. Gainera, konpainia karteleko protagonista izan da eta jaialdiaren irudi orokorra da ere. Hautatutako konpainia Komorebi Produkzioak izan da, Ines Osinagarekin batera, «Zuloa» proiektuarekin, euskal folklorea gaur egungo ikuspegitik berrikusten duen proposamenarekin.
Zer da LABO XL7?
Jaialdiaren zazpigarren edizioa 2025eko azaroaren 13tik 16ra izango da (ostegunetik igandera). Arte biziak “ospatzeko” lau egun dura, dantza, antzerki eta zirku garaikidez beteak, formakuntza eta bitartekotza jarduera paraleloez gain, Donostiako Tabakalera eta Gazteszenako hainbat espazio hartuko dituztenak.
Jaialdiak espazio hurbila izan nahi du, eta bertan sartzen dira gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte adierazpenak. Aurten, LABO XLk, besteak beste, garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jartzen du arreta. Bai tokiko, estatuko eta nazioarteko ekoizpenak: “Gure gizartean gaur egun gertatzen denaren isla fidela; etxeratzea, bertakora, zaintzara, hurbiltasunera. Nor garen jakitea”.
Programa bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenek osatzen dute, emakume sortzaileei eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Artista gazte eta beteranoen obra eszenikoetan zentratzen da, bereziki dantza, antzerki eta zirkuko dramaturgia berrietan. Familia osoarentzako piezetatik helduagoetara, arte eszenikoak publiko posible guztietara eramatea da helburua. Edizio honetan 23 konpainia izango dira, 21 ikuskizunekin (5 erabateko estreinaldi, 2 estatuko estreinaldi eta 8 estreinaldi Euskadin), sortze-prozesuen erakustaldiak eta jardunaldi profesionalak.


