Moriartitarren ‘Cristobal Balenciaga’ telesaila, Primeran plataforman ikusgai
'Cristobal Balenciaga' telesailaren frame bat. Cristobal Balenciaga moda diseinatzaileak Parisen eman zituen urteei buruzko telesaila aurkeztu zuten Moriarti Produkzioak eta Irusoin ekoiztetxeek, iazko urtarrilean. Disney + plataforman egon da ikusgai orain arte, eta Primeran plataforman ikusteko aukera dago orain. Hilaren 27tik aurrera, EITB2n emango dute.
Sei atalak jarri dituzte ikusgai, jatorrizko bertsioan. Gehiena gaztelaniaz dago grabatua, baina frantsesezko eta euskarazko elkarrizketak dituzte. Hala ere, EITBk ez du euskarara bikoizteko asmorik.
Hau da moriartitarren telesail bakarra, oraingoz.


