Urepel jatetxeari agur: «Erabakia hartzea asko kostatu zaigu»
Urepel jatetxea.Urepel Ia 50 urteko ibilbidearekin, eta berrireki zutenetik hamar pasa diren honetan, betirako itzali ditu suak Urepel jatetxeak. Izen handiko aktore eta celebrity-ek disfrutatu izan dute urte hauetan guztietan zehar hiriko “klasikoetako” honetaz.
Erretiroagatik itxiko dute, eta erabaki hori hartzea “asko kostatu zaiela” adierazi du Eugenia Bozal, azkeneko urteetako jabeak. Michelin izar bat eskuartean, askotariko jendea eta ospakizunak hartu ditu jatetxeak bere eserlekuetan: “Politikariak, Nobel saridunak, Kursaal eta Tabakalerako langileak, eta baita euren urteurrenak ospatu zituzten familiak ere”.
Jabeak bereziki pozik daude urte hauetan zehar egindako lanarekin, eta bezeroengandik jaso dutenarekin. Pandemiak, ordea, aldaketa nabarmenak ekarri zituen, eta, hala ere, garai hartan jasotakoagatik eskertuta agertu da Bozal, “tokiko bezeroei eta erakundeei negozioa bizirik mantentzeagatik”.
Azken urteetako osasun arazoak direla medio, arreta hori nahi bezala eskaintzeko zailtasunak dituela aitortu du Bozalek; senarra erretiratu da, eta berak ere, erretiroa hartu behar izan du. Urrian itxi zuten betiko, eta orain, atseden hartzeko momentua da.


