'Nola hauspotuko dugu euskararen pizkunde berria?' solasaldia antolatu dute
Euskaltzaleen topaketa bat, San Telmo museoan.Iñaki Agirre Datorren asteartean, hilaren 18an, Donostiako Euskal Herrian Euskaraz taldeak mahai-inguru bat egingo du San Telmo museoan (18:30).
Nola hauspotuko dugu euskararen pizkunde berria? izenburupean, lau solaskide elkartuko dituzte: Izaro Lopez (Ikama), Alai Kruse (Bagera), Maddi Juanikorena (Euskalgintzaren Kontseilua) eta Iraia de la Torre (EHE).
Egungo egoeraren inguruan gogoetatu eta euskalgintzaren erronken inguruan arituko dira.


